XAN NAIZ NI Bidaia lur basatietan gaindi

Uztailaren 26an, larunbata, 21:30 - Harpeen enparantza, gauaz

Xan Naiz Ni
Bidaia lur basatietan gaindi (Euskal Herria eta Landak)

Marc Large, Peio Serbielle eta Patrice de Villemandy-ren filma.
Egileekilako topaketa

Izturitze-Otsozelaiako Kultur Eremuak ez du ahantzi hartzak eta gizakiak harpe hauek txandaka okupatu dituztela, bertan aurkitu diren aztarna arkeologikoek edo paretetan agertzen diren atzaparkadek frogatzen duten bezala…

Marc Large idazle eta komiki egilea da. « Xan de l’Ours » liburua plazaratu berria du, Cairn argitaletxean. Peio Serbielle kantari eta musikagilea da. Bere diska berria « Naiz » izenburupean argitaratua du. Patrice de Villemandy zinegilearekin batera, sorkuntza amankomun bat aurkezten digute : XAN NAIZ NI. Dokumental bat da, bidaia bat Euskal Herri eta Landetako fantasiazko paisaietan zehar… 26 minutuko filma, « Xan de l’Ours » liburutik hartu testuek eta Peio Serbielle-ren musikak lagundurik.

Proiekzioa izarpean iraganen da, harpeen enparantzan. Horren ondotik, bi egileekilako elkartze bat proposatuko dugu : bi artista garaikideen begirada gurutzatuak beren lanari eta hau aberasten duten kultur erreferentziei buruz.
Topaketa hori nahikari bikoitz batek gidatua da : « elkarri hitz egiten diotenean beti elkar aberasten duten » arteak askatzea eta topaketa hori lekurik desberdinenetara eramatea, Izturitze-Otsozelaiako harpeetan gertatuko den bezala.
Kari horretara, artista bakoitzak bere lana izenpetuko du.
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :