Sorkuntza : Ezkia Haizean Kantari

Publié le


Guanes Etche-Garay- Les Anonymes "ADN sans gènes"

" (...) Ezkia haizean kantari dabil,
Zutik hiltzen diren
Populu zaharren desagertze iragarria
Usain maitekorrez
Ahuspatzeko :
Populu zaharrak haizearen
Haur laztanak direlako,
Zutik eta ibilian hiltzen dira,
Derrigorrezko
Urratsa aitzinera dagitenean (...)
      Itxaro Borda

"Ezkia haizean kantari", Itxaro Bordaren obra poetiko bat da populu zaharren gaia jorratzen duena, Syrtes konpainiak manatu ziona.
Itxaroren testua ikuskizunaren mamia da : hitzek eta kantuek entzutera ematen dutena, musikak testuari luzamen bat ekarriz, dantzak bere sensualitatea azpimarratuz.
Olerki hori miraila bat da ere, denboran eta espazioan bidaiatzera eramaten duena. Gizakiaren eta bidaiaren gai hau, eskultura, video irudi eta paretan agertuko diren margoek gorpuztuko dute.
Ikusliarra, irudi eta soinuek sortutako eremuan denetan ibil daiteke, bi harpeetan gaindi ibilaldi eta itzuliak eginez. Artistak bertan izanen dira, hurbil edo urrun, agerian ala ikustezinak…
Itxaro Bordaren obrak tokikoa eta unibertsala, iragana eta oraina nahasten ditu. Horrelako bide gurutzaketa erdian izanez, gizaki, kultura eta populu bakoitza, batzutan sumintasunez, berea eraiki, babestu eta aitzinatze ahaleginetan saiatzen baita.
"Ezkia Haizean Kantarik" bere erantzuna ekartzen du, bakera eta umiltasunera erakartzen, jendetasun irakaspen bat ematen.    

Beñat Achiary
(kantua) - Jésus Aured (kantua, akordeoia) - Corinne Lallemand (botza) - Jean-Philippe Leremboure (botza, dantza) - Paxkal Indo (bideo irudiak- Goiko (eskulturak) - Guanes Etche-Garay (margoak)

Tokia : Isturitzeko Harpean
Egunak : Irailaren 12an, larunbata eta irailaren 13an, igandea
Tenorea : 18:30
Sartzea : 13 €  / 7 €
Xehetasun eta izen emaiteak : 05 59 29 64 72
  
Ekoizpena : Cie des Syrtes, Arte eta Zientzia Kultur Erelua, Ezkandrai taldea
Partaideak :
Euskal Kultur Erakundea, Conseil Général des Pyrénée-Atlantiques
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article